Artziniegako auzotarrek plazaratutako eskaerari so eginda, Udalak gimnasia hipopresiboari buruzko ikastaroa antolatuko du.
15 sesioko tailerra otsailaren 21ean hasiko da eta asteazkenero jorratuko da arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara bitartean.
Interesatuek izena emateko orria bete eta udaletxean entregatu beharko dute edo e-postaz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, otsailaren 5etik– 14era (biak barne).
Gutxienez 9 erroldatutako pertsonak osatu beharko dira jarduera aurrera eramateko.
Erroldatuak lehentasuna izango dute.
Jardueraren prezioa (Behin ikastaroa formalizatuta, ordainagiria kobratuko da.):
- 24 € erroldatuak
- 19,5 € Prezio murriztua (*)
- 43,65 € Erroldatugabeak.