Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 Uda gainean dugun honetan, Artziniega Hiribilduaren 750. Urteurrena ospatzeari ekingo diogu gogo betez, harik eta azaroaren 2ko data esanguratsura iritsi arte. Hainbat jarduera egin dira urte berezi-berezi honi hasiera eman zion urtarrileko kanpai-joalditik, baina hemendik aurrera ugaritu egingo dira hitzorduak, gero eta gehiago hedatuko baitugu Artziniega mapan jartzen ari den urteurrena. Besteak beste, Arabako Foru Aldundiko Turismo eta Merkataritza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak emandako laguntza eskertu behar dugu hemen, parte-hartze zuzena izan baitute, hurrenez hurren, urtemugaren promozio-bideoan eta urte amaierara arte programatutako gertakizun interesgarrienak jasotzen dituen diptikoetan. Orain, Artziniegako historia, ondarea, kultura, natura eta jendea ezagutu nahian hurbiltzen direnak ahal bezain ondo hartzen jarraitzeko unea da, eta auzokideak Artziniegako hiribilduaren 750. urteurrenaren protagonista nagusi bihurtzekoa. Esan ohi dugunez, jakinduriaz eman baitzion foru hura Jakituna izenez ezagututako erregeak, Alfonso X.ak, Artziniegari, 750 urteko historia duen hiribildu gazteari.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02