Artziniegako hiribilduaren 750. urteurrena dela eta, Radio Nacional de Espainiako "Por Tres Razones" programa kulturalak, Mamen Asensio kazetariak zuzentzen duenak, Artziniegatik ostiral honetan zuzenean emitituko du bere programa, Garai plazatik Estatu espainiar osorako. Han muntatuko dute haien seta, eta zuzenean jarraitu ahal izango diegu programari eta herriko pertsona batzuei egindako elkarrizketei.
Artziniega gure mugetatik harago proiektatzeko eta elkar ezagutzen jarraitzeko beste ekimen bat. Eskerrak eman nahi dizkiegu Laura Lucas Respaldizari eta Inma Gutiérrezi, "Por Tres Razones" taldeko kideari, hitzordu honetarako izan duen bitartekotza errealitate bihurtuko baita