Alkatearen urtarrilaren 11ko 27/2024 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Artziniegako Geltoki plazako 8 poligonoko 153 lurzatiari buruzko xehetasun azterketari, adinekoentzako eguneko arreta zentro bat eraikitzeko.
Bat etorriz Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 98.2 artikuluan ezarritakoarekin, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, epe horretan pertsona fisiko edo juridiko interesdunek egokitzatjotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.