Aiarako Kuadrillak eta Artziniega eta Aiarako Udalek 8 pertsona kontratatuko dituzte datozen sei hilabetetan zehar Lanbideko “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak” programa baliatuz. Bere helburu nagusia izango da kolektibo zaurgarriei eta/edo esklusio arriskuan daudenei edo 45 urtetik gorako pertsonei enplegu-prestakuntza eskaintzea.
Egin beharreko lanak askotarikoak izango dira: eskuzko lanak, esaterako, lorezaintza, sastrakak garbitzea, pintatzea, hiri-altzariak mantentzea eta antzekoak. Kontratu horiek 6 hilabetekoak izango dira % 75eko lanaldiarekin; zeharkako konpetentziei buruzko derrigorrezko prestakuntza 100 ordukoa eta banakako lan orientabidea 6 ordukoa izango dira. Prestakuntza horiek ez dira ordainduko programa hasi aurretik eta lanalditik kanpo 6 hilabeteko iraupena izango duen programan zehar.