Gure herrian zerbitzu hau jasotzen duten pertsonen kopurua urtero handitzen bada ere (hamar pertsona gehiago azken urtean), oraindik adineko asko ditugu zerbitzu hori ez dutenak. Zerbitzu horri esker, pertsona batek premia sozial edo larrialdiren bat badu, domina edo gailua sakatu eta arreta ematen zaio. Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan funtzionatzen du. Dei horiek kudeatzeaz eta konpontzeaz gain, telefono-jarraipenak ere egiten ditu. Halaber, zerbitzuak arrisku-egoerak eta istripuak detektatzeko gailuak instalatzeko aukera ematen du: etxean kea, gas-ihesa, karbono monoxidoa, erorikoak, etab. Gero eta pertsona gehiago artatzen direla bermatzen duen zerbitzua. Eskaera egiteko, Udaleko gizarte-langilearekin jarri behar da harremanetan, eta eskaera onartu ondoren, etxera joaten dira terminal bat instalatzera.
Zerbitzu hau oraindik ez duten pertsonen artean hobeto ezagutarazteko, datorren apirilaren 9an, 12:00etan, hitzaldi informatibo bat izango da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.