Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat egin du txikizkako merkataritza sustatzeko, haren balioak bultzatu eta nabarmentze aldera.
"Bikain pentsa, bakan-bikain erosi" esloganarekin, ekimen honek nahi du, batetik arabar txikizkako merkataritzaren irudiari prestigioa eman eta bere agerikotasuna handitu; eta bestetik, kontsumitzaile arabarraren arreta erakarri eta haren erosteko ohituretan eragin.
Hori dela eta, zurea bezalako dendak bilatzen ditu aldundiak, balio profesional eta sozialagatik nabarmentzen direnak. Hau da, bai zure "expertise" edo negozioaren ezagupenagatik, bai tokiko ekonomian egiten duzun trakzio lanagatik eta arabar auzo eta herriak humanizatzeko egiten duzunagatik.
Ekimen honetan parte hartuko duzulakoan, atxikitzeko inprimakia beteta bidali helbide honetara:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.