Urrian bueltan izango ditugu ipuinak maite dituztenek gehien atsegin duten "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:
- Urriak 3 : 'Mi princesito', Cheryl Kilodavis-ena
- Urriak 10 : 'Balduino eta bibolina', Miren Artetxe-rena
- Urriak 17 : '¡Cómo mola tu escoba!' Julia Donalson-ena
- Urriak 31: 'Tipi Mostroak: Grisin', Sophie Pavlovsky-rena