Urtarrilaren 8an, 12:00etan, denok gonbidatuta gaude eskultura berezi baten aurkezpenera. Eskultura hori arte-egurrez landuta dago, eta gure zuhaitza, Artziniegako zuhaitza, izango da aurrerantzean udaletxeko sarreran. Xabier Santxotena eskultoreak moldatutako eskultura bat da, aurtengo udazkenean Euskal Herriko Zuhaitz Berezi izendaturiko Santutegia zaintzen duen ehundaka urteko artetik erori zen adar erraldoitik abiatuta.