Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Orain, ordenantza probintziako aldizkari ofizialean argitaratuko da, eta hilabetez egongo da jendaurrean, norbaitek alegazio edo proposamenen bat aurkeztu nahi badu ere.
 
Gogora ekarri behar da 2004an Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu zuela Artziniegako trafikoaren arloan zigortzeko eskumena. 2013an onartu zuen Udalak Artziniegako Hirigune Historikoko oinezkoen gunea arautzen duen lehen Ordenantza. Orain, 12 urteren ostean, Udalak berreskuratu egin du zehatzeko eskumena, eta zigorrak jartzean Ertzaintzak arduradun nagusi izaten jarraituko badu ere, Udala arduratuko da isunak bideratzeaz eta zigorrak ezartzeaz. Ibilgailuen sarrera kontrolatzeko sistema aldatuko da laster, eta hemendik aurrera matrikulak kameren bidez irakurriko dira. Hala, alde zaharraren sarreran dagoen txartel eta pilona sistema kenduko da.
 
Datozen hilabeteetan, sistema berria instalatzen, egungo txartelak itzultzeko epeak irekitzen eta baimendutako matrikulen eskaera berriak izapidetzen hasiko dira. Aldi berean, Udalak dibulgazio kanpaina bat egingo du, jendeak Ordenantza berria ezagutu dezan.
 
Ordenantza berriak Hirigune Historikoan sartzeko ordutegi hauek barne hartzen ditu:
  • Astelehenetik ostiralera: 7.00etatik 15.30etara, jaiegunetan izan ezik.
  • Larunbatetan: 7:00etatik 14:00etara, jaiegunetan izan ezik.
  • Astelehenetik ostiralera: 15:30etik 19:00etara, baimendu gabeko ibilgailuak sartu ahal izango dira; gehienez 30 minutu egongo dira oinezkoen gunean. Eguneko sarrera bakarra baimenduko da ordu-tarte horretan.
  • Igandeetan eta jaiegunetan: Debekatuta dago baimenik gabeko ibilgailuak 24 orduetan sartzea
  • Kargatzeko eta deskargatzeko: gehienez 15 minutu.

 

 

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
E-posta
info@artziniegakoudala.eus