Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Coronavirusarengatik (COVID 19) helarazitako abisu ofizialei dagokienez, argitu behar dugu Araba mailan lehiako eskola-kirolaren eteteaz gain, Arabako Foru Aldundiak eta beste administrazio batzuek orain arte ez digutela jakinarazi ikastaro, hitzaldi edo bestelako kultur edo kirol jarduerei eragiten dien beste neurririk. Beraz, aste honetan Artziniegan antolatutako jarduera guztiak indarrean jarraitzen dute.

2019ko uztailean, Artziniegako Udalak 4.000 euroko diru-laguntza onartu zuen Euskal Elizbarrutiko Misioetarako, Garapenerako Lankidetzaren partidaren kontura. Diru-laguntza horren xedea zen lau nutrizio-unitate sortzea eta mantentzea Kaikor parrokian, Kenyan, sarbide zaileko eta urruneko eremu batean muturreko pobrezia-egoerak eta aldizkako lehorteek eragindako gunean. Finantzatutako proiektua zazpi urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, hauek ahalik eta zaintza onena jaso dezaten.

Egunotan, Afrikan lan egiten duten bi marianista erlijioso gure lurraldean daude bisitan, eta Artziniegara hurbilduko dira martxoaren 14an, astelehenean, 18: 30ean Udaletxeko Udalbatza Aretoan hitzaldia eskaintzera.

Zehazki, Maria Cristina Feijoo, 48 urteko erlijiosoa, Ekuadorreko Loja herrian jaioa, gaur egun marianitek Addis Abeban (Etiopia) duten misioan ari da lanean. Tatiana del Rocío Cañizares 53 urteko marianitarekin batera joango da, Quiton jaioa eta Kaikorren (Kenya) destinoa duena.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02