Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo ostiralean, azaroak 15, "Artziniegan Bizi eta Erosi" kanpaina hasiko da, zeinean parte hartzen duen saltoki batean 10€ko erosketa bakoitzeko 250€ko 2 sari eta 100€ko15 sarien zozketan parte hartzeko bonua emango dizute.

Parte-hartzaileak eta oinarriak.

  Artziniegako Udalak El Mesías de Händel kontzertu partizipatiboa joateko aukera eman nahi die nahi duten pertsona guztiei. Abenduaren 5an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Autobusa 18:00etan

Izena emateko: Artziniegako Udala.

Sarreraren prezioa:

  • erroldatuak: 20 euro
  • erroldatu gabeak: 25 euro

Kartela

Elikagaien Bankuak elikagi-bilketa bat antolatu du aurten, azaroaren 22an eta 23an.

Hona hemen establezimendu laguntzaileak: SUPERMERCADO BEGO, UNIDE,  ERROTAETXE Y JAKITOKI.

Boluntarioak behar ditugu:

  • tel.: 945396353
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kartela

Datozen egunotan errefusa biltzeko edukiontzi grisak berri batzuekin ordeztuko dira. Horrela, batez ere, herritarrei emandako zerbitzua hobetu nahi da. Emandako zerbitzua hobetu, bilketa-puntuen sakabanaketa ekidin eta edukiontzi grisaren eredu berria biltzeko jarduna errazte aldera (bilketa eskuin albotik egiten duen kamioi baten bitartez), egungo zenbait kokapen berregituratu egingo dira. Horren ondorioz, aldaketok emango dira:

- Edukiontzi multzo berria Geltoki Plazan, erdigune historikotik hurbilen dagoen aparkaleku zonaldean.
- Geltoki Plazan lurpeko multzoa kentzea, Eguzkimendi urbanizaziotik hurbilen dagoen zonaldean, lurrazal gaineko edukiontziekin ordeztuz.
- Goienkale, Artekale eta Barrenkale kaleak gurutzatze diren gunean edukiontzi grisa kentzea.
- Garai Pasealekuan, Zubiaurrekin ertza egiten duen gunean, edukiontzi grisa kentzea.
- Garai Pasealekuan, Villa Felisarekin ertza egiten duen gunean, edukiontzi grisak kentzea; eremu horretan errefusa botatzeko gune berria Herriko Ateko aparkalekua izango da.
- Ehun hondakinen edukiontzia birkokatzea Jauregia Urbanizaziotik Herriko Ateko aparkalekuko multzora eramanez.
- Gernika Pasealekuko edukiontziak multzo bakarrean (egungoa) multzokatzea.
- Hormazan eta Axpen edukiontzi grisa batzuk kentzea.

Aiarako Kuadrillak eta Udalak zaborra horretarako ezarritako zonalde berrietan eta edukiontzien barrura botatzearen premia gogorarazten dute, zabor poltsak bide publikoan uztea debekatuta dagoelarik. Era berean, eskerrak ematen dizkiegu biztanleei udalerria garbiago mantentzeko beren lankidetzagatik. Barkamena eskatzen dugu aldaketa hauen ondorioz sorraraz daitekeen edozein trabarengatik.

 Artziniegako frontoian 12:00etan.

Gehienez 50 pertsona.

Egunak:

  • Azaroak 17 eta 24
  • Abenduak 1, 6, 8 eta 15
  • Urtarrilak 12 eta 19

Informazioa eta erreserbak:

kartela

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02