Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniega, izen berdineko ibaiak sortzen duen bailaran kokatzen da, edertasun handiko inguruan, eta paisaia eta ingurumen balio handikoa. Inguratzen duen naturatik, hainat ibilbide eta pasealeku familiarrak zeharkatzen dute, luzeeraeta zailtasun ezberdinetakoak. Hauetatik, hautaketa bat jaso da, eskuineko argakian eskura dagoen Eskuorrian eta ondoren aletzen direnak:

 rutas y paseos

 

 

 

 

 

 

 

Ibilbideak eta Paseoak Artziniegan, sakatu irudian ikusteko.

 

FAMILIA-PASEOAK

  • San Antonio:

Familia paseoa, laua gehienbat, San Antonio auzoraino joan etorrikoa dena, Presako urjauzitik igarota. Hein handi batean, ibaiaren albotik doa eta azkenengo zatian, Carbonilla mendilerroaren "Pico del Horcado" edukiko dugu aurrean.

Hirigune Historikoa zeharkatzen dugu Geltoki Plazatik abiatuta eta Hiriko Atera helduko gara, non, bertan dagoen iturriaren alboan, Carbonilla mendilerrorantz aldapan behera doan asfaltozko bidea aurkitzen dugu. Hau jarraituz, ibaira helduko gara, bere ibilbidea jarraituz, eta Axpe urbanizazioa inguratuz, Presara doan bide asfaltatua hartuko dugu, urjauzira heltzeko, zeinaren alboko iturri batetik lurrazpiko ura darion. Bidea jarraituz, errepidea gurutzatzen dugu, bere albotik doan Gaztelako Erreinua eta Bizkaiko Golkoa batzen zituen bide zaharra hartzeko. 

San Antoniora helduz, santu honi eskainitako Ermita aurkituko dugu, 1902. urtean handitu zena, bere fatxada irekian dagoen plakak adierazten duen bezala. 

  • Berrones:

Familia paseoa, zirkularra, gehienbat bideetatik doana. Berrones auzora igotzen da Soxogutitik igarota, non, joana eta etorria ibaiaren eta mantentzen den ibai-errotaren albotik den.

Geltoki Plazan kokatzen gara Hirigune Historikoa zeharkatzeko, eta Hiriko Ateko iturriaren alboko bidetik jeitsiko gara ibaira heldu arte. Zubia zeharkatu eta eskola igarota, kirolgunera helduko gara, non, tenis kantxak pasata, errepidea gurutzatuko dugu honen alboan doan bidera igotzeko, GR-284-Sopeñako Errege Bidearen hasiera ere dena. Bidea, Soxogutiko errotara daramagu, non, metro batzuk aurrerago, zubia gurutzatuko dugu eta ibaiaren ibilbidea jarraitzeko beste zubia zeharkatuko dugu, iturriaren alboan dagoena, errepidera heldu gabe. 

Ibaiaren albotik doan bidea jarraituko dugu, gorago ertzetik aldenduz errepidera heltzeko, hau jarraituta, Berronesera helduko gara. Puntu honetan, errepidetik igotzen ari garen zentzuan ezkerreko etxearen alboan, mendira igotzen den bidea hartuko dugu. Soxogutira eramango gaituen bidea, bere Dorrearen azpitik igarotzen da, XVI. mendeko defentsarako eraikinetik, ondoren elizara heltzeko. Soxogutiko Elizatik, errepidetik behera egingo dugu ibaira arte heltzeko, non, errotaren alboan, ibilbidea hasi dugun bidera batzeko. 

  • Mendieta:

Familia paseoa, Mendietako Dorrera, XV. mendeko erdi aroko eraikinera, bide zaharretik doana eta zirkularra egiten dena errepidetik jeitsita, non hiribilduaren bista orokorrak Gorobel mendilerroa atzean izanda disfrutatu daitezkeen.

Geltoki Plazatik abiatuta, Hirigune Historikoa zeharkatuko dugu, Hiriko Atetik, Aretxaga auzora joateko. Auzoa gurutzatuz, Zabaia Gainera igoko gara, non zuhaitzez inguratutako bidearen hasiera zuzen aurkituko dugun.

Bidea, Mendietara zuzenean eramango gaitu eta, bertan, errepidea beherantza jarraituta Dorrera helduko gara.

Bueltatzeko, errepidera goranzko zentzuan jarraitu, eta Arteko Santutegia eta Landara helduko gara. Santutegia, 1498koa, eraikinaren estilo bereko erretaula gotiko zoragarria dauka. Lorategietan, Arteko Zuhaitza, 500 urte baino gehiagokoa, aurkituko dugu. 

Errepidea behera jarraituta Artziniegara helduko gara.

Informazio gehiagorako:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-a-pie/mendieta-paseoa-106166653 

 

MENDI-BIDEAK

Artziniegako Uriaren inguruetan ingurua ezagutzeko makina bat zidor dago.

  • Utxati

Hiriko Atean, hirigune historikoan, hasi/amaitzen den bide zirkularra. Bidea marka zuri eta horiez seinaleztatuta dago. Bidea Utxati-ko gailurrera igotzen da.

Interes-puntuak: Presako pasealekua, Utxatiko gailurra (515 m), baso autoktonoa, Soxogutiko Errota. Roza-ko Errotara joan daiteke.

Informazio gehiagorako:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/camino-otsati-otsati-bidea-otsati-path-26899431

  • Hiru Dorreak

Artziniegan hainbat dorre daude, bai hiribilduan, bai herrietan. Horietako hiru bisitatu ditzakezu, ingurune naturalean barrena dagoen familia-pasealeku batean zehar, Soxogutikoa, Mendietakoa eta Ortiz de Molinillokoa.

Interes puntuak: Hiriko Atea, Lastrako Zubia, Soxogutiko Dorrea, Soxogutiko ibai-Errota, kirolgunea, Artziniegako Fronoia, Mendietara antzinako bidea, Mendietako Dorrea, Arteko Satutegia eta Landa, Artziniegako Museo Etnografikoa, Ortiz de Molinillo Dorrea.

Informazio gehiago:

https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/artziniegako-hiru-dorre-tres-torres-de-artziniega-125518258

 HIRIKO ATEA

HIRIKO ATEA. Utxati eta Soxoguti Bideen hasiera/amaiera.

 

  • Ganzabala:

Hiriko Atean, hirigune historikoan, hasi/amaitzen den bide zirkularra. Bidea marka zuri eta horiez seinaleztatuta dago.

Interes-Putuak: La Lastra Zubia, baso autoktonoa, Barruelo Dorrea, Soxogutiko Errota.

Informazio gehiagorako: 

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/camino-sojoguti-soxoguti-bidea-20675652

  • La Presa Pasealekua:

Artziniega Ibaiaren albotik doan ibilbide erraza, ibaiaren presaraino eta Texako Iturriraino heltzen dena. Ez da zirkularra. Hiriko Atetik has daiteke, Utxati Bidearen jarraibideak segituta. Presara heldutakoan, bide beretik bueltatu. 

  • GR 284 Sopeñako Bidea

Sopeñako Errege Bideak, GR 284 ibilbideak, Burgosko Mena haranaren eta Urduñako hiriaren artean ibiltzen ziren merkatari eta salerosleek erabiltzen zuten bidearen historiara hurbiltzen gaitu, gorabehera handirik gabe.

Errege bideak Artziniega, Soxoguti, Soxo eta Añes lotzen ditu.

 

TURISMO AKTIBOA ARTZINIEGAN

Ekintza desberidnak eskaintzen dituzten enpresak:

  • Dobra Aventura:

Web orrialdea: http://dobraaventura.com/

Telefonoa: 655.702.889.

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  •  Club Hípico Pottoka:

Web orrialdea: http://www.hipicapottoka.com/

Teléfonoa: 609.36.00.80

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

MENDI BIDEAK ETA TURISMO AKTIBOA AIARALDEAN

https://www.aiaraldea.org/eu/zer-ikusi-eta-egin/xendazaletasuna/

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02