OSOKO BILKUREN ALDIZKAKOTASUNA
Ohiko osoko bilkurak hilean behin izango dira, hileko lehen ostegunean. Irailean, Abuztuan eta Abenduan izan ezik.
- Orduak honako hauek izango dira:urrian (10:00), azaroan(18:00), urtarrilean (10:00), otsailean (18:00), martxoan (10:00), apirilean (19:00), maiatzean (10:00), ekainean (19:00), uztailean (10:00). Goizez eta arratsaldez, goizeko ordutegi aldagarrian, udazken-neguko hilabete edo udaberri-udako hilabeteak baldin badira.
INFORMAZIO BATZORDEAK
- Natura eta Hirigunea: Energia, Ura, Ingurumena, Mendiak, Obrak eta hondakinen kudeaketa.
- Elkaribizitza eta Herritarren eskubideak: gizarte gaiak, feminismoa, herritarrak, gazteriak eta pertsona nagusiak
- Agenda, Ekintzak, Hezkuntza, Euskara eta Kirola.
- Ekonomia eta Kultura Garapen Jasangarria: Merkataritza, Turismoa, Ekonomia eta Kultura.
- Kontu hartze, pertsonal eta herrien batzorde berezia
ALKATEAREN ARDURALDIAREN ERREGIMENA ETA ZINEGOTZIEI KALTE-ORDAINAK
Alkatea: Erabateko arduraldia. Urteko ordainsari gordina: 29.000€ (2019-06-26ko osoko bilkuran hartutako erabakia)
Arduraldirik gabeko zinegotziak: asistentziagatiko kalte-ordainak. (2007-09-27ko osoko bilkuran hartutako erabakia)
- Osoko bilkuretara bertaratzea: 40,00 €
- Batzordeetara bertaratzea: 28,00 €
UDAL TALDE POLITIKOEN DIRU-ESLEIPENA: (2007-09-27ko osoko bilkuran hartutako erabakia)
- Taldekako esleipen finkoa: 144,77 €/hilabete
- Taldeko zinegotziko esleipen aldagarria: 57,91 €/hilabete