Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, etorkizuneko Artziniegako hirigintza definitzeko.
Atal honetan prozesuari buruzko informazioa jasoko dugu:
- ARTZINIEGAKO ETORKIZUNEZKO HIRIGINTZARI BURUZKO INKESTA
Udalak etorkizuneko Artziniegako hirigintza definituko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, horretarako, herritarrekin lehen hurbilketa bat egingo dugu udalerriaren diagnostiko bat ateratzeko.
Artziniegako Udaletik Galdetegi Orokor hau betetzera animatzen zaituztegu herritarrei, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan emandako denbora eta dedikazioagatik.
Galdetegiak Udaletxean zein Liburutegian daude eskuragarri eta, formatu digitalean, hemen sakatuta.
Aurrez aurre eman daiteke edo posta elektronikoz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (iritsi dela baieztatzeko erantzuna itxaron), 2023ko martxoaren 20a baino lehen.
- Liburuxka honetan azalduta duzue HAPO zer den, zeintzuk diren haren garapen faseak eta zelan parte har daitekeen. Anima zaitez eta parte hartu antolatuko ditugun aurkezpen, tailer, galdetegi zein beste hainbat ekintzetan.
- AURKEZPENA: HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
- Herritarrek parte hartzeko programa argitaratzea
- Herritarren Partaidetzarako Programa.“. "Inicio de la Revisión de las NNSS, formulación del Plan General de Ordenación Urbana de Artziniega y Programa de Participación Ciudadana"