Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

"Bigarren Bizitza" ekimenak, berriki martxan jarritako kanpainan erakutsitako lankidetza eta laguntza eskertzeaz gain, deialdi berria egin nahi du, dagoeneko erabiltzen ez den arropa eta zapatak ematen jarrai dadin.

Gogoan izan Artziniegan laguntza behar duten 25 neska mutil direla eta, nahiz eta rropa asko bildu den, hurrengo honetan zehazten diren artikuluak behar dira oraindik ere :

  • 6 eta 7 urte bitarteko neskentzako arropa eta zapatak .
  • 7 eta 10 urte bitarteko neska eta mutilentzako arropa eta zapatak.
  • 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako arropa.

Urriaren 25era bitartean zabalik izango diren arropa biltzeko puntuak honako hauek dira:

  • Udaletxea (9:00etatik 14:00etara)
  • Arteko Gure Ama Eskola (sarrera 9:30etan eta irteera 16:30etan)
  • Liburutegia (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik  20:00etara)
  • Gazteleku (18:00etatik 20:00etara)

 

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, urriaren 22an eta 28an, Goiko plazako aparkalekua itxita egongo dela eta bertan zirkulatzeko aukerarik izango ez dela hurrengo honetan aipatutako orduetan:

  • Urriaren 22ko gaueko 23:00etatik hurrengo eguneko, urriaren 23ko filmatze lanek bukatu arte.
  • Urriaren 28ko gaueko 23:00etatik hurrengo eguneko, urriaren 29ko filmatze lanek bukatu arte.

Larrialdi-zerbitzuek pasatzea izango dute.

Itxiera, Kepa Sojoren "La pequeña Suiza" pelikularen filmatze lanek eragin dute.

Barkatu eragozpenak.

Erromerietan parte hartu nahi eta dantza egiten ez badakizu edo bestela ere, euskal dantzak praktikatzen hasi nahi baldin baduzu, hemen duzu aukera, euskal dantzen ikastaro berrian.

Azaroaren 6an hasi eta urtarrilaren 29an bukatuko da.


Inskripzio fitxa urriaren 22tik 31ra arte udaletxean entregatu beharko dute interesatuek.


Gutxienez bertan erroldatutako 9 pertsona beharko dira taldea osatu eta jarduera aurrera eramateko. Plaza kopuru mugatuak.

  • Bertan erroldatutakoak 18,15 € 
  • Tarifa murriztua: 14,85 € 
  • Kanpoan erroldatutakoak: 32,89 € 

Artziniegako Udalak, azaroaren 8an, 15ean, 22an,29n eta abenduaren 13an, 20an eta 27an ¡, errehabilitazio gimnasia ikastaro berri bat antolatuko du, 18.00etatik 19.00etara bitartean.  

Ikastaroa Jubilatuen eta Pentsionisten zentroan egingo da.

Bertan parte hartu nahi dutenek, lehenago izena eman beharko dute hurrengo telefonora deituta  945 39 63 53 edo pentsionisten klubera joaz (plaza kopuru mugatua).

 

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du datorren astelehenean, urriak 22, Garai plaza ondoko autobus geltokia hobetzeko lanak hasiko direla. 

Hori dela eta, Gasteizarunzko autobusen geltokia lekuz aldatuko da hurrengo honetan zehaztutako puntura (semaforoa eta zebrabidearen alboan) .

 

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02