Artziniegak Gabonetako Azokaren edizio berri bat ospatuko du abenduaren 13an. Egun horietan Euskal Herriko leku askotan goizez egiten diren ohiko merkatuen ordez, arratsaldean egitea erabaki zen, Europako Gabonetako merkatu gisa. Hala, 17:00etatik 21:00etara, udal pilotalekuan ekoizle eta artisauen postuak egongo dira, baita haurrentzako makillaje eta"ile-apaindegi eroak" egiteko tailerrak, helduentzako Gabonetako koroen tailerra eta taloak egiteko tailerra ere.
Arratsalde hori Sonia Vera abeslariaren zuzeneko ahots itzelak girotuko du, Josu Junguitu pianistak lagunduta, bi artistok Twin Room bikotea osatzen dute. Gainera,
txokolatada herrikoia,Gabonetako postreen lehiaketa tradizionala,
oparien bilketa solidarioa eta, amaitzeko, merkatuan erosketaren bat egiten duten pertsona guztien artean hiru saskiren zozketa egingo dira.
Azoka honen hirugarren edizioa da aurtengoa, eta egun hauetan eskualdean erreferente izan nahi du. Artziniega osoa buru-belarri murgilduta egongo da egun honetan. Goizean zehar, Soxoguti Erronkaren bigarren edizioa ospatzen da. Iaz arrakasta handia izan zuen bere estreinaldian, eta aurten berrikuntzekin eta parte-hartze handiarekin dator. Ehunka lagunek hartuko dute parte lasterketan, eta horrek jende asko erakarriko du Artziniegara, egun osoa Artziniegan pasatuz goza dezakeen jendea, eta bide batez, Artziniegako ingurune natural zoragarri eta ezezaguna eta bere ibilbide ezberdinak ezagutzeko aukera izango duena.