Datorren ostegunea, martxoak 14, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Artziniegako Museoak ateak irekiko ditu Korrikaren XXI.edizioaren aurkezpena hartzeko. Edizio honetako ibilbidea ezagutzera emateaz gain, datorren osteguneko hitzorduan, euskaren eta euskararen aldeko hitzordu handi honen abestia eta salgai jarrita dagoen materialaren aurkezpena ere egingo da.
Gonbidatuta zaudete gurekin batera bat egitera!
2019ko apirilaren 28rako deitu diren Gorte Nagusietarako Hauteskundeen ondorioz, 2019ko martxoaren 11tik 18ra bitartean (bi egunak barne) jarriko dira jendaurrean hautesle zerrendak, herritarrek ziurtatu ahal izateko zerrenda horietan agertzen direla.
Zerrendak ikusgai dauden artean, edonork erreklamazioa aurkeztu ahal izango du zerrendatik baztertu dutelako (ez badago edo txarto inskribatuta badago) edo zerrendan sartu dutelako (zerrendan dago baina ez luke egon behar).
Era berean, bando ohnen bidez jakinarazi nahi zaizue Hauteskunde Mahaia udaletxeko beheko solairuan egongo dela aurreko hauteskundeentan bezala.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du dagoeneko Baskonia eta Real Madrilen arteko basket partidarako sarrerak agortu direla.
Argazkia: Diario AS