Udalak Arteako landaren zuhaizti batzuk inguratu ditu, eremu horretako zuhaitz batzuk egoera txarrean baitaude. Horrez gain, informazio-kartelak jarri dira, "adarrak erortzeko berezko arriskua duen atsedenlekua" dela jakinarazteko. Era berean, zelairako sarbidea mugatuta egongo da, Euskalmet euskal meteorologia agentziak haizeengatik alerta horia ezarri duen bakoitzean. Ondorioz, Arteako landaren erabiltzaileei mugatutako eremuak saihesteko eskatzen zaie.
Aste honetan, Foru Aldundiko Baso Zerbitzuak, Udalak hala eskatuta, aisialdi-eremu horretako segurtasunari buruzko balorazio teknikoa bidali du, eta, bertan, zenbait gomendio eman ditu adarren edo zuhaitzen erorketen aurrean arriskuak prebenitzeko. Hemendik aurrera hartu dira lehen prebentzio neurri hauek. Ahalik eta azkarren inausiko dira arrisku handiena duten zuhaitzak. Aldi berean, landa osoko zuhaitzen egoerari buruzko diagnostikoa eskatuko da, etorkizunean egin beharreko jarduketei begira, beharrezkoa den zuhaitz guztietan.