Goiz osoan zehar, La Barcenako kirol-gunea 16 kategoriatan banatutako hainbat lasterketaren lekuko izango da, maila txikienetatik hasi eta Master kategoriara bitartean, emakumezko zein gizonezkoen mailan. Arabako txoko guztietako atletak arituko dira Arabako kross txapelduna izateko lehian.