2019ko irailaren 22a bitartean irekita egongo den, G1, G2 eta G3 landa-eremuko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdiaren inguruko informazioa helarazten dizuegu.
Aiaraldeari dagokionez, deialdi honetan parte hartzera deitutako udalerriak Artziniega, Aiara eta Okondo dira, kasu bakoitzeko landa eremuak, alegia.
Laguntza hauen xedeak hauek dira:
Ekintzailetzarako laguntzak
Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak
Besteren kontura kontratatzeko laguntzak
Leader herrietako azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak
Etxebizitzarako laguntzak
Laguntzen deialdiari lotutako esteka interesgarriak
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren asteazkenean abuztuak 14, eguerdiko 15:00etan hasi eta jaiak bukatu bitartean, Goiko plazan ezingo dela ez aparkatu ez zirkulatu ere.
Itxiera, Jasokunde Andra Maria jaiek eragin dute.
Barkatu eragindako eragozpenak.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren ostegunean, abuztuak 15, goizeko 7:00etan hasi eta 11:00ak bitartean, gutxi gorabehera, Geltoki plazako zutoina zabalik izango dela.
Irekiera paella lehiaketak eragin du.