Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ze hobeagorik, denbora librea, literaturak eskaintzen dizkigun irudimen eta istorio liluragarrien eskutik gozatzea baino? Ondo baino hobeto dakite, hilabete bakoitzero legez Artziniegako liburutegira, gure txikiei letren magia eskaintzeko asmoz hurbiltzen diren ipuin txikiek! Oraingo honetan espazio paregabe batera hurbiltzen dira (parrokiako atarian kokatutako bilbioterrazara) eta ez ohikoa den ordutegian (eguerdiko 12:00etan). Etzazue zalantzarik izan eta apunta itzazue zuen agendatan uztaileko astearte eta asteazkenetarako antolatutako ipuin txikiak: 

  • Uztailak 4: "¡Oh! Un libro con sonidos"
  • Uztailak 10 eta 11: "Greziarrak"
  • Uztailak 18: "El lobo hace huelga"
  • Uztailak 24 eta 25: "Erromatarrak"
  • Uztailak 31: "Zeltak"

Artziniegako liburutegia kalera! Udan ere irakur-zaletasunaz gozatzen jarraitze aldera, Artziniegako liburutegiak, urtero bezala, bilbioterraza antolatuko du aurten ere. 

Espazio irekia, goizeko 9:30etatik 14:30etara, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokiako atariak eskaintzen duen aukera  hau galdu gabe, irakurle amorratuek, aire librean irakurtzen jarrai dezatenerako.

Eskaintza zabala eta anitza izango da: liburuak, aldizkariak, egunkariak "ipuin txikiak", tailerrak eta mahai-jokoak... guztia ere Artziniegaraino hurbiltzen direnak edo bere herriaz gozatzeko aukera dutenak, hala egiten jarrai dezaten, modu jostari, dibertigarri eta produktiboan gainera.

Datorren larunbatean, ekainak 30, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Eguzkilore abesbatzak kontzertua eskainiko du, Jasone Andra Mariaren parrokian, Arabatik programa Vitalaren testuinguruan.

Sarrera libre eta doakoa.

Artziniegako Udalak informatu gura du, 2018ko maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko lanegunetan honako hauen 2018ko ordainagiriak borondatez ordaindu ahal izango direla: 1 seihilekoko zaborra, ura eta estolderia zerbitzuak.

Informazio gehiagorako hemen        

BANKUETAN HELBIDERATUTAKOAK KOBRATZEKO EGUNA: 2018-07-03 (uztailak 3)

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02