Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Uztailaren 9tik 15era bitarteko heziketa eskaintza

Datorren igandean, uztailaren 15ean, Arteko Andre Mariaren Santutegiak ateak irekiko ditu berton eta bere inguruetan, Eskualdeko Herrien Eguna ospatzeko. Jardunaldiko hitzordu nagusia, eguerdiko 12:00etatik aurrerako meza santua izango baldin bada ere, horren ostean, Adurtza dantza taldearen emanaldia eta odoloste jana ere egingo dira. 

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Uztailaren 2tik 8ra bitarteko heziketa eskaintza

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, uztailaren 6an ur etena izango dela San Antonio auzunean.

Ur etetea goizeko 8:00etan hasi eta 10:00etan bukatuko da, gutxi gorabehera.

Barkatu eragindako endredoak

Datorren larunbatean, uztailak 7 "Artziniega, bere ondarea" argazki erakusketaren inaugurazio ofiziala egingo da Udaletxe Zaharrean, arratsaldeko 18:00etan (sarrrera librea). Bertako artitsta diren Roberto González eta Lorea Rementeríaren lanek, zenbait egile zaleturen beste 12  obrekin batera lekua partekatuko dute. Guztiek ere helburu bera izango dute: Artziniegakoa bezalako ondare paregabearen edertasuna ezagutzera ematea.

Erakusketa ateak irekita izango ditu uztailaren 7tik 28ra bitartean.

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02