Datorren astelehenean, maiatzak 27, zine areto onenetan estreinatu zenetik hilabete bat bakarraik igaro denean, "La pequeña Suiza" filma proiektatuko da Amurrioko Antzokian.
Artziniegako Udalak emanaldiari begira bus zerbitzua antolatu du. Bus zerbitzuan izena emateko epea gaur, maiatzak 16, eta datorren ostiralera bitartean, maiatzak 24 zabalik izango da (sarrerak bukatu arte).
Emanaldira joan nahi duten guztiek jakin behar dute, joaneko bus zerbitzua Artziniegako bus geltokitik abiatuko dela 19:15tan eta itzulerako zerbitzua berriz, Amurriotik abiatuko da 22:30etan.
Izen ematea eta sarreraren prezioa 4 euro, guztia ere Artziniegako Udalean egin beharrekoa.
Informazio gehiagorako 945 39 63 53.
'LA PEQUEÑA SUIZA' FILMAREN EMANALDIA AMURRIOKO ANTZOKIAN
Arabako Txirrindularitza Federazioak Emakumeen Arabako I. Bira antolatu du Aiara, Artziniega eta Amurrioko txirrindularitza elkarteekin batera eta Artziniega, Okondo eta Amurriko Udalen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Emakumeen Arabako I Bira maiatzaren 8an aurkeztuko da Gasteizen, 11:30etan.
Emakumeen I Birak hiru etapa izango ditu eta hirurak Aiaraldean. Lehenengoa, maiatzaren 10ean, Artziniegan izango da; bigarrena, maiatzaren 11, Okondon eta azkena, 12an, Amurrion.
Garrantzitsua da Emakumeen I Bira martxan jartzea, eta Aiaraldean izatea, aukera izango delako emakumeen kirolaren alde egiteko, euren parte hartzea bultzatu, bistaratu eta aitortzeko, eremu guztietan egon daitezen, genero estereotipoak eta mugak gaindituz.
Beraz, Artziniegako Udalak gonbidatu nahi ditu herritarrak Artziniegako etapa ikustera eta emakume txirrindulariak animatzera. Artziniegako etapa lehena izango da, ostiralean, maiatzak 10ean eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Katekesi taldeak, tradizioari so eginda lore eskaintza egingo du datorren igandean, maiatzak 5 Arteko Gure Amaren santutegian, Amaren eguna dela eta. Eguerdiko 12:00etan santutegian bertan meza santua ospatuko da. Antolatzaileek lore eskaintza zein meza santuan parte hartzera dei egiten die nahi duten herritarrei.
Hamaiketako mezarik ez da izango parrokian.
Iragan hilaren 2tik, maiatzaren 10era, ostirala, bitartean, Artziniegako Haurreskolarako matrikulazio epea zabalik da.
Interesdunek jakin bezate, matrikulazio orriak eskuragarri direla zentroan bertan.
Informazio gehiagorako: http://www.haurreskolak.eus/centro?id=219
Arabako Foru Aldundiak adostu berri du, merkataritza hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza lerroaren 2019ko ekitaldirako deialdia.
Informazio gehiagorako dekretua erantsita: Link