Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren ostiraleko, urriak 5, eguerdiko 14:30etatik, igandeko, urriak 7, ilunabarreko 4:00ak bitartean, frontoiko aparkalekua behinik behin itxita egongo dela.
Itxiera, Motorshow ekitaldiaren bederatzigarren edizioak eragin du.
Larunbata honetan, urriak 6, arratsaldeko 16:30etatik aurrera mus azkarreko txapelketa egingo da kiroldegian.
Informazio gehiagorako, hemen
HAZI Fundazioak antolatuta, “ Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioa konektatuta dago? formazio jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hau urriaren 18an, osteguna, izango da Arespalditzan (Araba); gizarte etxean.
Jardunaldi honen helburua da tresna digitalen mundua eta sare profesionalak ezagutzea.
LEKUA: Arespalditzako gizarte etxea
ORDUTEGIA:
Urtetik urtera Araba osoan barrena dabilen programa koralaren testuinguruan, Aiala abesbatzak kontzertua eskainik odu datorren larunbatean, urriak 6, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jasokundeko Andre Mariaren elizan.
Sarrera libre eta doakoa.