Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Ipuinak eta yoga bezalako mundu desberdinak bat egingo dute Artziniegako Liburutegiak antolatutako hurrengo hitzorduan. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da, liburutegian bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta 6 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduko da.
Sarrera libre eta doakoa.
Arabako Univertsitate Hospitaleko Mediku traumatologo Jorge Guadillak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 11, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Galdakako esklerosiaren inguruan.
Hitzordua Udaletxe Zaharrean izango da eta sarrera, libre eta doakoa.
Munduko puzkerrik handiena zein den ezagutzeko aukera eta ipuinek eskaini dezaketen bestelako istorio eta aldrebeskeriak zain dituzue maiatzean ere, astearte eta asteazkenetan. Hilabete honetako astearte eta asteazkenetan, Artziniegako udal liburutegian zain izango dituzuen ipuinak hauek izango dira arratsaldeko 17:30etatik aurrera:
Etxeko Laguntza arautzen duen udal-araudiari eta Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoen aplikazioa arautzen duen ordenantzari entzunaldi publikoa emateko eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (39/2015) 133. artikuluarekin bat etorriz, udal-webgunean argitaratu dira testu horiek. Entzunaldi publikoaren epea maiatzaren 18an amaituko da.