Amurrioko Tenis Klubak uda honetan Artziniegan teniseko klaseak eskainiko ditu eta horretarako informazio eta izen-emate epea zabaldu du. Kasu honetan, Udalak herriko tenis-pistetako bat alokatuko dio erakunde honi, udalerrian aisialdiko kirol-eskaintza hori ematea errazteko.
Udalak gogorarazi du, Alkatetzaren maiatzaren 21eko Dekretuaren bidez, edozein arrazoi dela medio, tasa edo zerga horien ordainketa epemugatik harago atzeratzea eskatu eta ordainketa 2020ko abenduaren amaiera baino lehen bete nahi duen pertsonak aukera izango duela, errekargurik gabe, udal-bulegoetan idatziz eskatu ondoren.