Egitasmoaren deskribapena
Auzoko Familian euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Herriko kultur eta hizkuntza aniztasuna balorean jarri, elkar ezagutza sustatu eta bi noranzko harrera egitea bilatzen da gune eta une horietan.
Hau da, euskaratik gertu bizi diren familiak euskarara eta euskal mundurako harrera egiten die beste familiei eta euskaratik urrun bizi direnek beraien hizkuntza eta kultur aniztasunera.
Honetan, euskaratik gertu bizi diren (euskaraz hitz egiten duten) familiak eta euskaratik urrun bizi diren familiak hartzen dute parte. Saioetan zehar identitate zein
hizkuntza guztiei aitortza egingo zaie eta, era berean, euskera erdigunena jarriko da; izan ere, euskaratik urrun daudenekin pausoz pauso, euskara ezagutu eta erabiltzeko oinarrizko maila edo gaitasuna eskura dezaten ere bilatzen du proiektu honek.
Horretarako, lau astez saio ezberdinak aurrera eramgo dira dinamizatzaile batekin.
Dinamizatzaileak harreman zuzena izango du familiekin haien proposamenak eta berezitasunak kontutan izanik eta saioak gidatuko ditu herriko erreferentziazko leku estali batean, baina eguraldiaren arabera kalera ateratzeko aukera ere baloratuko da.
2. Helburuak
Egitasmo honek hainbat helburu ditu. Honakoak dira helburu nagusiak:
1. Euskaratik urrun dauden familiei harrera egitea. Harrera integralaren bila, egitasmo
honek harrera hizkuntzatik egitea proposatzen du, etorri berriak izan edo ez, euskara guztien eskura jarriz, eta modu gradualean kohesiorako hizkuntza bihurtuz.
2. Euskarara herriko familien elkargune bilakatzea. Euskararen eta gure herrietan bizi diren gainerako hizkuntzen arteko zubiak eraikitzea.
3. Herriko hizkuntza aniztasuna ikusaraztea eta balioan jartzea. Hizkuntzak bizikidetza eraikitzeko bitarteko bihurtzea herrian. Familien inklusioan laguntzeko, arestian adierazi bezala, euskaratik gertu bizi diren
familien parte hartzea eta inplikazioa bilatuko da. Euskaratik beste familiei harrera egiteko beraien inplikazioa ezinbestekoa dela erakustea gakoa izango da.
3. Antolaketa
Proiektu honek 6 saio izango ditu, lau egun ezberdinetan garatuak izango direnak:
1. astea: “Compartimos” sentsibilizazio tailerra + 1. saioa (familien elkar ezagutzari bideratuta).
2. astea: 2. saioa + 3. saioa (aurreko asteko saioen jarraipena).
3. astea: 4. saioa (aurreko asteko saioen jarraipena).
4. astea: 5. saioa (proiektuaren itxiera mural eta merendola batekin).