2018ko Jaietarako PREGOILARIA aukeratzeko hautak erabaki ostean, aurretiaz interesatuekin harremanetan jarri eta behin betiko aukeratzerako deialdia jakitera eman zen.
Gaur bertan hautagaietako bik, Mateo Lafraguak eta Valentín Campok, hautatze prozesutik ateratzeko erabakia hartu dutela jakinarazi dute.
Gainontzeko bi parte hartzaileekin berriz ere harremanetan jarrita eta beraiekin adostuta, jai-antolatzaileek honako erabakia hartu dute:
1.- Pregoilaria aukeratzeko bozketa prozesua bertan behera gelditzen da.
2.- Arceniega Hestebeteak PREGOIA irakurri eta Antonio González Lerak (Kali) TXUPINAZOA jaurtiko du.
Arceniega Hestebeteak 1940 urtean sortu zen. Harrez geroztik, Artziniegako udalerria ezagutzera ematen lagundu du bere produktuen bitartez, batez ere bere odolosteekin.
Arceniega Hestebeteak urte asko daramatza eskuzabalki jaiak, Aintzinako Merkatua eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekintza babesten.
Antonio González Lera “Kali” hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Artziniegan Arabako Odol Emaileen Elkarteko ordezkari gisa. Hogeita hamar urte baino gehiago, odol emateko kanpainetan dena txukun eta behar bezala egon dadin. Lan mardula bezain garrantzitsu honek gu guztion aintzatespen eta esker ona merezi du.
Kali, gainera, herriarenganako konpromiso estua dutenetako bat da. Beti antolatzen diren ekintza guztietan eta talde guztiei laguntzeko prest.
Hori dela eta, aurten pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko dutenak Arceniega Hestebeteak eta Antonio González Lera, “Kali” izango dira.
ZORIONAK!!!
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren asteazkenean, abuztuak 15, goizeko 9:00etan hasi eta 11:00ak bitartean, gutxi gorabehera, Geltoki plazako zutoina zabalik izango dela.
Irekiera paella lehiaketak eragin du.
Eusko Jaurlaritzak familiak babesteko politikak pausu berri bat eman du, kargura dituzten seme-alabak dituzten familiak babesteko dirulaguntza ekonomikoen dekretuaren aldaketaren eskutik.
Familiak babestu, artatu eta laguntze aldera, 13/2008 Legeak honako hau ezartzen du: euskal administrazio publikoek kargura dituzten adin txikiko seme-alabengatiko laguntza ekonomiko zuzenei dagozkien prestazioak pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joango dira. Gauzak honela, aipatutako dirulaguntza horiek hiru urtetan kobratuko dira: jaiotzaren urtean, seme-alabak urte bat betetakoan eta bi urte betetzen dituenean.
Gauzak honela, 20.000 euro edo gutxiagoko estandarizatutako familia errenta batentzat, diru-laguntza 900 eurokoa izango da; 20.000 euro edo 30.000 euro baino gutxiagoko errenta batentzat, 500 eurokoa; eta 30.000 euro baino gehiagoko errenta batentzat, dirulaguntza 400 eurokoa izango da.
Horrez gain, eta besteak beste, euskal gazteriak aurre egin beharreko emantzipazio arazoak aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak, familiaren etxebizitzan elkarrekin bizi eta ekonomikoki familiaren menpe dauden seme -alabak, neba-arreben artean aintzat har daitezen, gehienezko adina 25 urtera arte handitzea erabaki du.
Informazio gehiagorako:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004066
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren asteartean abu<tuak 14, eguerdiko 15:00etan hasi eta jaiak bukatu bitartean, Goiko plazan ezingo dela ez aparkatu ez zirkulatu ere.
Itxiera, Jasokunde Andra Maria jaiek eragin dute.
Barkatu eragindako eragozpenak.