Nutribide-ko Ixone Ruiz de Gordejuela Aldama nutrizionistak elikadura osasuntsurako urratsak izeneko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, azaroak 22, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Amurrioko Zaraobe institutuko areto nagusian.
IES Zaraobe BHI Gurasoen elkarteak antolatutako hitzaldi honek sarrera librea izango du.
Datorren ostegunean, azaroak 22, arratsaldeko 18:00etan ASASAM elkarteak hitzaldi informatiboa eskainiko du, bere burua herritar guztiei aurkezteko; hitzaldia ¿En qué te podemos ayudar desde ASASAM? lemapean helduko zaigu, Artziniegako Udaletxe Zaharreko lehen solairura.
Aiara Oinezek azaroaren 6an eta 22an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean Artziniegako Udaletxe Berriko osoko bilkura aretoan bihotz-birikak bizkortzeko ikastaroa antolatuko du. Bihotz birikak bizkortzeko produza hau larrialdetarako kasuetan erabiltzen da, pertsona bat arnasa hartzeari uzten dioenean eta bihotza gelditzen zaionean.
Doako ikastaroa pertsona helduei zuzenduta dago.
Bihotz birikak bizkortzeko ikastaroa
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, asteazkenean, azaroak 14, gaueko 23:00etan hasi eta ilunabarreko 4:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ur zerbitzua eten egingo dela hurrengo toki hauetan:
Ur etena, ur-sare nagusia hobetzeko egin beharreko lanek eragin dute.
Barkatu eragindako eragozpenak.