Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, herritar guztiak eta modu koordinatuan Euskal Herria osoan, gure hizkuntza ohiturak aldatzen saiatuko gara, horretarako euskaraz gure harremanetako erreminta erabilita eta Euskaraldia egitasmoak eskainiko dituen zenbait jarduera medio.
Honela eta egitasmoa martxan jarri baino lehen Artziniegan "Belarriprest*" eta "Ahobizi**" rolen simulakro bat egingo da, herria inguratzen duen natura ezagutzeko txango bat aitzakia hartuta.
Elkarretaratzea goizeko 11:00etan egingo da udalerriko frontoian eta adin txikikoek heldu baten konpainian parte hartuko beharko dute.
*Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
**Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Hiriska Emakume Elkarteak, Gabonetako XVIII. Azoka ASASAM Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aialako Elkarteari eskaintzea pentsatu du.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da ASASAM, 1989an sortua, eta haren helburua eskualdean buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei arreta integrala ematea da. Nerbioi Garaiko eskualdean egiten du bere lana.
ASASAM elkartearen xedea da buru-osasunaren hobekuntzan aktiboki laguntzea, eta hura normalizatzeko eta gizarteak onar dezan. Horretarako, laguntza pertsonalizatua ematen die buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei, euren bizitzan zehar, autonomia pertsonala eta bizitza-kalitatea lortu eta komunitatean integra daitezen.
Hori dela eta Hiriskak Asasamekin kolaboratzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Horretarako, eta betiko moduan, Artziniegako “La Encina” egoitzako kaperan izango da Hiriska, 2018ko abenduaren 1etik 9ra. Gai berriak edo egoera onean dauden gai erabiliak, etxeko opilgintza eta abar (ARROPA EZ) eramanez kolaboratzera dei egiten die herritar guztiei. Emandako objektuak Hiriska elkartearen lokalean jasoko dira (liburutegiaren gainean), azaroaren 12tik 22ra, arratsaldeko seietatik (18:00) zazpi eta erdietara (19:30). Azken astean zehar Egoitzan jasoko dira.
Halaber, dohaintzak egiteko kontu-zenbaki bat egongo da:
KUTXABANK: 2095-3207-12-1094043238
Azaroaren 14an, Irakurketa klub feminista jarriko da martxan Amurrion, oraingoan, erdaraz. 18:00etatik 20:00etara izango da Kultur Etxean. Saioak hileko bigarren asteazkenetan izango dira azaroan hasi eta maiatza arte.
Ikastaroan, aldez aurretik irakurritako liburu edo artikuli bati buruzko iritziak komentatu eta partekatuko dira. Hala, norbere irakurketa besteen ekarpenekin aberastuko da. Gainera, koordinatzaileak feminismoaren inguruko gaiei buruzko prestakuntza emango du.
Garraioa edo haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero, idatzi emaila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora edo deitu 686587889 telefonora (Mirengatik galdetu)
“Konposta eta nekazaritza ekologikoa: nekazaritza ekologikoaren oinarriak eta izurriteei aurre egiteko estrategia ekologikoak” izeneko hitzaldia,
50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu Artziniegako Udalera.
EGUNA ETA LEKUA:
Azaroak 17, larunbata. Artziniegako Udaletxeko Udalbatza aretoan.
ORDUTEGIA: 11:30tatik-13:30tara.
Datorren ostiralean, azaroak 9, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Artziniegako liburutegiak ateak irekiko ditu "Sex story" hartzeko, helduntzako ipuin erotikoen sesioa, alegia.