Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?

Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako. 

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.

Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:

NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA

  • Apirilak 19, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA

  • Apirilak 26, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT

  • Maiatzak 3, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Zabaia LGE, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretoa Telefonoa: 945 105226 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK

  • Maiatzak 10, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

GERRILLA-MARKETINA  SUSTATZAILEENTZAT

  • Maiatzak 17, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Traktoreen jabeei jakitera ematen zaie, 2018ko apirilaren 24an, goizeko 10:00etan, IATko Aztertze Unitate bat etorriko dela udalerrira. Beraz, traktoreak edo atoiak aztertu behar dituzten gustiak aipatutako egunean udal igerilekuetako aparkalekura etor daitezke. 

Prezioa: 41,18 euro.

Datorren ostiralean, apirilak 13, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Artziniegako Liburutegiak ateak irekiko ditu "Que te lo cuente mi perra" liburuaren aurkezpen ekitaldia hartzeko.

Bertaratu nahi duten pertsona guztiek, liburuaren egile Carmen Morillok zuzendutako aurkezpen ekitaldira hurbiltzeko aukera izango dute.

2018ko Zaindariaren Jaiak antolatzeko bileran, ez da batzorde antolatzailerik eratu. Hori dela eta, talde, kuadrilla, elkarte eta partikularrei eskatu nahi die Udalak zer jarduera egin nahi dituzten proposatzeko, eta nahi dituzten proposamen eta iradokizunak helarazteko.

Jaiak abuztuaren 31tik 9ra bitartean ospatuko dira.

Proposamenak Udaletxeko Erregistroan eman daitezke edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali.

Proposamenek hurrengo informazioa eman beharko dute:

  • Egin beharreko proposamena
  • Antolatzen duen taldea
  • Jardueraren gutxi gorabeherako aurrekontua
  • Jarduera egiteko lehentasunezko eguna eta ordua
  • Beharrezko materiala eta azpiegitura

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2018ko maiatzaren 4a izango da.

Ondoren, egitaraua osatuko duten jarduerak zehaztuko dira.

Ze gauza hoberik ilusioa sustatu eta irudimena martxan jartzea baino eta horretarako  "Astearte: ipuin txikiak" ekimenak dakarzkigun ipuinekin bat egitea baino! Hilabete honetako astearte eta asteazkenak, eskaera handiari so eginda, Artziniegako udal liburutegian haundi bihurtuko dituzten ipuinak honako hauek izango dira, beti ere arratsaldeko 17:30etatik aurrera:  

  • Apirilak 10 eta 11 : 'Huevos verdes con jamón”
  • Apirilak 17 eta 18 : ”Tximeletak”
  • Apirilak 24 eta 25 : '¡No abras este libro!”
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02