Traktoreen jabeei jakitera ematen zaie, 2019ko martxoaren 12an, goizeko 10:30etan, IATko Aztertze Unitate bat etorriko dela udalerrira. Beraz, traktoreak edo atoiak aztertu behar dituzten gustiak aipatutako egunean udal igerilekuetako aparkalekura etor daitezke.
Prezioa: 42.14 euro.
Otsailaren 28an, eta martxoaren 1ean, 2an eta 4an, Artziniega 2019ko Aratusteetan murgilduko da eta kolorea, musika eta poztasuna Uriko txoko guztiak beteko ditu.
Zuk ere antolatutako hitzorduetako bat bere ere galdu nahi ez baduzu, klikatu hurrengo estekan eta jaso aurtengo Aratusteek eskaintzen duten guztiaren inguruko informazioa:
Helburua: laguntzak eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko erabiliko dira. Jarduera horiek Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietako edozeinetan egin beharko dira (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo), edo, lurralde horretatik kanpo egiten badira, xede gisa izan behar dute Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea.
Eskaera egiteko azken eguna: 2019ko apirilaren 5a.
Onuradunak: jarduera sustatzen eta antolatzen duen norbanako edo kolektibo oro.
Laguntzen eskaera betetzeko baldintzak: informazio guztia Kuadrillaren webgunean ikusi eta/edo Kuadrillaren telefono-zenbakira deituta eska daiteke (945-399122). Horrez gain, udaletako iragarki-tauletan ere kontsulta daiteke, bertan baitaude laguntzak arautzen dituzten oinarriak.
Informazio gehiago:
http://www.araba.eus/botha/Boletines/2019/015/2019_015_00226_E.pdf
Beste dokumento batzuk:
Urizahar Alde Zaharreko auzokideen elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzaz, tostada lehiaketaren hamairugarren edizio antolatuko du martxoaren 2an, larunbata.
Parte hartzaile bakoitzak 6 tostada aurkeztu beharko ditu arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara bitartean Udaletxe zaharrean.
Epaimahaiak irabazlearen izena arratsaldeko 19:30etan jakinaraziko du eta horren ostean, tostadak jango dira txokolate goxo batez lagunduta. Txokolatea, Hiriska emakumeen elkarteak egingo du.
Lehenego hirurek jateko produktu sorta bat irabaziko dute.
Zallako Aranguneko La Inmaculada auzoko 15 bis zenbakian kokatutako Zallako Hizkuntza Eskola Ofizialak jakinarazi nahi du, oitsailaren 4ko goizeko 10:00etatik hilabete bereko 21eko eguerdiko 13:00ak arte matrikula epea zabalik izango dela.
Eskolak eskaintzen dituen hizkuntza mailak honako hauek dira:
Informazio gehiagorako hurrengo web gunean www.eoizallaheo.hezkuntza.net; 94 667 03 45 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan