Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udalak antolatuta, Artziniegako Emakumeen Nazioarteko Egunak kutsu kulturala izango du, orohar. Martxoaren 8an antolatzen den elkarretaratzeari, jite kulturala darien beste hiru hitzordu gehituko zaizkio aurten. 

Hitzordu guzti horiek honako hauek liratezke: hilaren 9ko ipuin kontalaria; Zinegoak ekimenean parte hartzen duten zenbait lanen proiekzioa martxoaren 15ean eta emakumeek egindako antzezlan baten emanaldia hilabete bereko 24. egunean. Informazio gehiagorako hurrengo esteka honetan: 

Martxoak 8 Artziniegan

Lucart talde italiarrak honako hauek behar ditu Artziniegako bere instalazioetan lan egin dezaten: erosketa kudeatzaile bat, diruzaintzarako arduradun bat, barne kontrolerako arduradun bat eta kontabilitaterako beste arduradun bat.

Lau lanpostu eskaintzak finkoak dira

Lau lanpostu eskaintzetariko baten batek interesatzen bazaitu, hurrengo esteka honetan klik egin eta erresgistra zaitez: 

4 lanpostu finkoren eskaintza Artziniegan

Artziniegako Udalak, Osakidetzarekin batera, hitzaldi bat antolatuko dute martxoaren 2an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hitzaldi honetan organo, ehun eta hezur-muinen donazio eta trasplantea izango dute ardatz hizlari eta bertaratutakoek. 

Udaletxe Zaharrean egingo den hitzaldiko zuzendariak Bizkaiko Ehunen Koordinatzaile Mónica Delicado eta Patricia Rodríguez izango dira.

Sarrera libre eta doakoa.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 12tik 18ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02