Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Artziniegako Udalak herritar guztiei jakinarazi gura die argitaratu dela jada 4. poligonoko 799 partzelari buruzko ikerketa zehatza. Udal jabegoko lursaila Arabako foru Aldundiari eskainiko zaio Eguneko Arretarako Landa Zentro bat eraiktze aldera.
Informazio gehiagorako hurrengo link honetako hirugarren atalean.
Datorren igandean, maiatzak 27, Arabako arkeologia eta naipeen Fournier museoek “Sare sozialak historian. Jokoa erromatarren garaian” deituriko jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen dizuete.
11:30etatik 14:00etara museoek ateak irekiko dituzte bertako nondik norakoak ezagutzera hurbildutako guztiei jokoan aritzeko aukera ere eskaintzeko. Eta bertan eskainiko diren jokoak honako hauek dira:
TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)
TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)
DUPLUM MOLENDINUM (Bederatziko alkerkea)
CALCULI edo LUDUS CALCULORUM (Lotu bost)
TABULA (Dado taula)
EL STOMACHION (Buru-hausgarria)
NUCES CASTELLATAE (Intxaurrak eta gazteluak)
IACTUS VENERIS (Kurkuluxak)
SERIAE (Intxaurrak galdara)
TESERAE (Dado eta godaleta jokoa)
Datorren larunbatean, maiatzaren 19an, 12.00etan, Autokarabanen Aparkalekua inauguratuko da. Horregatik, Autokarabanetako Euskal Klubak, Sorbeltz, autokarabanen topaketa antolatu du Artziniegan asteburu honetarako. Asteburu honetan autokarabana asko egongo dira Artziniegan.