IZEN-EMATEA eta ORDAINKETA: Eman izena Udaletxean ekainaren 14ra arte eta ordaindu eskudirutan izena ematean.
BUS ORDUTEGIA
➢ Irteera: 9,30etan (Bizkaibus)
➢ Itzulera: 19,00etan Argantzundik
*OHARRAK:
1) Irteera egiteko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena.
2) Adingabekoak adin nagusiko batez lagundurik joan beharko dute, edo gurasoen/legezko tutorearen baimen idatziarekin. Baimen idatzia beteta eta sinatuta entregatu beharko da Udaletxean izena ematean.
3) Finkatutako orduan norbait falta bada, autobusak ez du 15 min. baino gehiago itxarongo.
Mendieta Kulturak antolatuko duen argazki erakusketan, Artziniegako Udaletxe zaharrean, 2018ko uztailaren 7tik 28ra parte hartzeko aukera ematen dizu.
Parte hartzeko baldintzak:
- Gaia: ARTZINIEGAKO PATRIMONIO ARKITEKTONIKO ETA NATURALA. Gure hiriburuko edertasuna eta patrimonioko garrantzia azpimarratzeko helburua da, gure ondarea, inguruaren zaintza, eta sostengarria eta kulturala den turismoaren garapena bultzatuz.
- Gehienez 3 argazki aurkeztu daitezke.
- Aurkezteko epea: Ekainaren 20 arte (barne).
- Argazki digitalak izango dira, GOIKO ERRESOLUZIOAN, JPG FORMATOAN, 10mb baino handiagoak badira wetransfer bidez bidali daitezke. Helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. IZENA, ABIZENAK ETA argazkien IZENBURUAK aipatuz. Erakusketan egongo diren lanak gure Elkarteko partaidek eta argazkilari profesionalak diren Lorea Rementeriak eta Roberto Gonzalezek aukeratuko dituzte. Aipatutako argazkilari profesionalen lanekin batera erakutsiko dira aukeratutako argazkiak.
Erabiliko den komunikabidea e-posta izango da.
Elkarteak argazkiak handitzeko, antolaketa eta erakusketaren aretoan kokatzeko ardura izango du.
Argazkiak salmentan egongo dira erakusketan bertan, 50€tan. %90a egilearentzat izango da eta beste %10a Mendieta Kultura elkarteak antolatuko dituen hurrengo ekintzak antolatzeko erabiliko dira.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, Alde Zaharreko jaia dela eta, bihar larunbata, ekainak 2, arratsaldeko 16:00etan hasi eta jaia bukatu bitartean, Goiko Plazan ez da aparkatzeko aukerarik izango.